
(...) Etziran hareik be urte samur-samurrak. Gerra zibila akabo barri zan eta familixetan ez eguen ugarittasun haundirik. Baiña, hala eta guztiz be, oraintxe letxe, norbait ezkonketan zanian, eztei-ospakizunik etzan falran jeneralian, ezta ezkondu aurreko despedidarik be. Eztaixetara familixa bixetako seindiak, zaharrak eta gaztiak, faten ziren, eta maiorazko-ezkontzaia baldin bazan, auzotarrak be bai. Despedidia, barriz, gazte-jentiendako bakarrik izaten zan. Hori bai, mutilak alde batetik, eta neskak bestetik. Gairai haretan halako jaixak Oñatiko hainbat taberna-jatetxetan egitten ziran: esaterako, Cenicero izenekuan Etxalezuko plazatxuan; Txarriduna-renian Kale Barrixan; edota Izarra-n zeinn Ona-renian Kale Zaharrian.
Gaurko fotografixia Bixenta Biain-en despedidiari dagokixo. Murgiko Arretxe-ko alabia zan eta Larrañako Elordui baserriko Euxebio Igartua-rekin ezkondu zan 1940xan. Elorduik, orduan be, bi bizitza eukan: batian Igartuatarrak bizi ziran eta Urzeiltarrak bestian. (...)
EGIN BEHARREKOA
- Aztertu testuan erabili den euskalkiaren ezaugarriak, euskalkia identifikatu eta berridatzi testua euskara batuaz.
- Lazarragaren eskuizkribua euskalki honetan idatzita omen dago. Aurreko ariketan egindakoa sakondu nahi baduzu, jo ezazu hurrengo helbidera: http//klasikoak.armiarma.com/lazarraga/.

No hay comentarios:
Publicar un comentario